Portugoieta. Hautatu baliokidea

TEJERA-BOLLAIN, ROBERTO / (ALKARTERRI)
17,00
Etiquetas:

Product Description

Begira ari zaren liburu hau Portugoieta koadernoak bildumaren laugarrena da, euskararen lexikoa lantzeko beren-beregi prestatua. Europako Erreferentzia Markoa kontuan harturik, EGAri edota HABEren Hirugarren Mailaren Egiaztapenari dagokio; C1 mailari, alegia. Berton, testu laburretan oinarrituriko 111 ariketa dituzu, non testuinguruaren araberako hamarna hitz baliokide hautatu behar dituzun, berba bakoitzeko eskaintzen diren lau aukeren arteko ordezko egokiena aukeratuz.

Ariketa-koaderno honek euskal lexikoaren aberastasuna lantzea du helburu, eta C1 titulua prestatzen ari direnentzat ez ezik, gainerako edozein euskaldunentzat ere baliagarri bezain aberasgarri izan nahi luke.

Portugaletetik Portugoietara zubi bakarra dago: EUSKARA

Additional Information

EAN

9788497839952

Egilea

TEJERA-BOLLAIN, ROBERTO / (ALKARTERRI)