Gramatika praktikoa

Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa euskara-ikasleentzako gramatika da. Gramatika-azalpenak erraz ulertzeko modukoak dira eta ikasleen ohiko zalantzak hartzen dira aintzat. Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa egokia da bai autoikaskuntzarako eta baita ikasgelan erabiltzeko ere. Kontsulta-liburu gisa, erabiltzaile ororentzat da baliagarria, baita B1 mailatik gorakoentzat ere.

Kontsultarako gramatika-liburuak bi edizio ditu, bat, frantsesezkoa eta, beste, gaztelaniazko. Gramatika-azalpen guztiak euskara hutsez dira bi edizioetan, baina adibide gehienen ordainak eman dira gaztelaniaz, gaztelaniazko edizioan, frantsesez, frantsesezko edizioan.

Gramatika lan-koadernoen bilduma ikasmailaka eta gaika antolatutako 20 koaderno dira. Ikasleak era autonomoan erabiltzeko, ariketen erantzunak lan-koadernoetan bertan jasotzen dira. Koaderno bakoitzak 80 ariketa inguru eskaintzen ditu.