TXIMELETAK

MEABE, MIREN AGUR / HOLGADO, IÑAKI (Ilus.)
13,90

Product Description

Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaiz-kio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu…
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximele-ta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.

ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.

Additional Information

Egilea

MEABE, MIREN AGUR / HOLGADO, IÑAKI (Ilus.)

EAN

9788490275702