ARIAN B2.1 Lan-koadernoa

BATZUK
14,35

Produktuaren deskribapena

Arian B2.1, LAN-KOADERNOA (+Erantzunak)

Arian B2 mailako Lan-koadernoan ikasleari gramatika-tailerra eskaintzen zaio, Ikaslearen liburuko ulermen-tailerraren, elkarreraginerako tailerraren eta ekoizpen-tailerraren osagarri.

Lan-koadernoan proposatzen diren unitateetan, hainbat jarduera eta gramatika-azalpen eskaintzen zaizkio ikasleari, Ikaslearen liburuko tailerretako testu motak lantzeko eta aztertzeko. Unitate bakoitzak lau atal ditu, eta, amaitzeko, autoebaluazioa:

  • Testuak antolatzen: Gaitasun testuala aztertzen da; hau da, paragrafoak eta esaldiak koheren-tziaz eta kohesioz lotzeko baliabide linguistikoak: testu-antolatzaileak, erreferentziak, lokailuak…
  • Perpausak josten: Testuekin lotutako gaitasun sintaktikoa lantzen da; hau da, egitura sintakti-koak eta horien azalpenak eta xehetasunak: erlatibozko perpausak, konparazio-perpausak…
  • Hitzak dantzan: Testuekin lotuta dagoen gaitasun lexikoa jorratzen da; hau da, hitzek, aditzek, adjektiboek, esamoldeek, eta abarrek testuan zer esanahi duten, zer funtzio duten, edota zer baliokide izan dezaketen.
  • Begia zorrotz: Zuzentasuna helburu duen atal honetan, testuak oinarri hartuta, deklinabidea, aditza, hiztegia eta ortografia lantzen dira.
  • Autoebaluazioa: Testuetan oinarritutako beste hainbat jarduera eskaintzen dira, unitatean az-tertu diren eduki garrantzitsuenak ebaluatzeko.

Arian B2.1 Ikaslearen liburuko erantzunak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti.

Informazio gehigarria

EAN

9788490276181

Egilea

BATZUK