ARIAN C1 Ikaslearen liburua

Etxabe, Itziar / Aio, Beatriz
29,00

Product Description

Arian C1, IKASLEAREN LIBURUA (+DVD) (+Erantzunak)

ARIAN C1 euskara ikasteko metodoa C1 edo antzeko goi-maila akademikora iritsi den euskara-ikasleari bere ezagutzak sendotzen, ziurtasun handiagoa lortzen eta komunikazio-esparru zabalagoetara iristen laguntzeko sortu da.

Bere kasa ikasi nahi dutenengan pentsatuta argitaratu bada ere, euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko lan-tresna baliagarria da.

Zortzi unitatek osatzen dute liburua, baina ez dira eskaintzen diren hurrenkeran burutu behar derrigorrez. Erabiltzaile bakoitzak erabakiko du ibilbidea bere behar edo premiaren arabera, eta batetik bestera salto egiteko aukera izango du. Unitate bakoitza gai baten inguruan ardazten da.

Unitateetako jardueretako ikus-entzunezko, ahozko zein idatzizko testu gehienak errealak dira, eta ahalegin berezia egin da ahalik eta gutxien moldatzen.

Additional Information

EAN

9788490277959

Egilea

Etxabe, Itziar / Aio, Beatriz